XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burrukatu behar dugu gure nahiak betetzeko.

- Itxaron pixka bat.

Ez dut ondo ulertu esan duzun guzti hori.

Paper aktibo eta pasibotaz hitzegiten diharduzue denbora guztian, baina zertan datza paper aktiboa?

Zer ezberdintasun dago bata eta bestearen artean?

Ah, ni Pinotxo naiz, Gepetok egin zuen zurezko panpina.

- Desberdintasuna oso nabarmena da.

Paper aktiboa izateak, guk geuk gertatzen dena eta gertatu behar dena erabakitzea suposatzen du.

Abenturak ez lituzkete idazleek asmatuko gu marioneta gisa erabiliz, baizik eta guk gure nahiei eta desioei jarraituz sortuko genuke abentura.

Gure bizitza bizitzea izango litzateke eta ez gugandik kanpo dagoen sujetu arrotz batek asmatutakoaz konformatzea Txanogorritxuk berriz ere bere ahots garbiarekin mutututa utzi ditu guztiak.

Jonek eta Koldok moderatzaile gisa jarraitzen duten arren ez dute besterik egiten, ezen nahiz eta heurak izan asanblada konbokatu dutenak, beste guztiek gehiago interesatzen zaien gauzetaz dihardute, bildurik aurkitzen diren lehen aukera hau heuren erreibindikazioak mahai gainean jartzeko aprobetxatuz.

- Orain arte isilik egon naiz eta pentsatu dut asanblada bukatuko zela nik hitzik esan gabe, baina zerbait argitzeko beharra ikusten dut.

Asanbladaren ohiturarekin ez hausteko nire izena emango dut lehenbizi: ni hamaika bidai egin duen Guilliver naiz.

Bestalde, hemen esandako guztiari helduz, txarto ulertu ez badut, zuetariko batzuk guk, gaur arte pertsonaia pasiboak izan garenok, ipuin bat egitea proposatzen duzue.

Horrela al da? - Bai, bai, ongi diozu.

- Nik ere ongi deritzot guzti horri baina uste dut zerbait ahaztu duzuela.

Guk ez dugu, ipuinetako pertsonaia soilak izanik kontuak egiteko ahalmen osoa.